Pribatutasun-politika
IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN HARREMANETARAKO DATUAK
- Izen soziala: ASOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP
- IFZ: G95632006
- Helbide soziala: Juan de Ajuriaguerra, 6-1º 48009 Bilbo (Bizkaia)
- Harremanetarako telefonoa: 665 738 115
- Posta elektronikoaren helbidea: info@nergroup.org
DATA PROTECTION OFFICER-AREN (D.P.O.) HARREMANETARAKO DATUAK
2016/679 DBEOko 37. artikuluaren eta 3/2018 LOko 34. artikuluaren arabera, ez da DPOrik behar.
PRIBATUTASUN-POLITIKA – INFORMAZIOA EMATEKO BETEBEHARRA, 679/2016 DBEO-REN ARABERA
Lege-ohar honen paragrafo honetan azaldutakoaren arabera, webgune honetako harremanetarako formularioetan datuak sartzen dituen bezeroak BERARIAZ AZALDU ETA ADIERAZTEN DU:
Berariazko baimena ematen diola SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-ri (helbidea: Juan de Ajuriaguerra, 6-1º 48009 Bilbo (Bizkaia)) sinatzailearen nahiz adingaberen baten legezko ordezkari, tutore edo kuradore gisa diharduenaren izaera pertsonaleko datuak bildu eta trata ditzan. Era berean, DBEOko 13. artikuluan jasotako eskubideari buruzko taulaz behar bezala informatuta dagoela adierazten du.
DATU ERABILTZAILEEN FITXATEGIARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
ARDURADUNA | ASOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP Juan de Ajuriaguerra, 6-1º 48009 Bilbao (Bizkaia) |
AURREIKUSITAKO HELBURUA | Webguneko datuak biltzeko formularioetan sartutako datuak kudeatzea. Tratamendu Jardueren erregistroa eska daiteke helbide elektroniko honetan: info@nergroup.org |
D.P.O. (Data Protection Officer) | 2016/679 DBEOko 37. artikuluaren eta 3/2018 LOaren arabera, ez da DPOrik behar. |
LEGITIMAZIOA | Interesdunaren berariazko baimena, edozein unetan atzera bota daitekeena. |
DATU-LAGAPENEN HARTZAILEAK | Ez da daturik lagako, eskatutako prestazioa betetzeko beharrezkoa ez bada. Ez da daturik lagako, legeak aginduta izan ezik. |
ESKUBIDEAK | Interesdunari dagozkion datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea. Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea. Datuen tratamendua mugatzeko, eskatzeko eskubidea. Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Publizitatea baztertzeko eskubidea. |
INFORMAZIO GEHIGARRIA | Edozein unetan, erreklamazioa aurkez daiteke DBEAren aurrean: Jorge Juan kalea, 6. 28001 – Madril |
DATUAK GORDETZEKO EPEAK | ERABILTZAILEA. Erabiltzaile-harremanak dirauen bitartean. Atzera bota daiteke edozein unetan. |
NOLA ERABILI ZURE ESKUBIDEAK | Eskubideak erabiltzeko inprimakiak eskatu gure helbidean: info@nergroup.org |
Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek datuak gure datu-bilketarako formularioetan sartzea, DBEOko 8. artikuluaren aurkakoa den heinean, eta adingabe baten baimena behar izanez gero, guraso-ahala eta/edo tutoretza duen pertsonak eman beharko du, honen datuak jasoz.
Datuak babesteko politika hau denboran poderioz alda daiteke, legerian, jurisprudentzian edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren eta/edo unean uneko agintaritza eskudunaren irizpideetan gerta daitezkeen aldaketen ondorioz. Horren kariaz, SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-k lege-ohar hau aldatzeko eskubidea izango du une oro, webguneak erabiltzen diren unean indarrean dauden lege zein jurisprudentzia arloko berritasunetara eta sektoreko praktiketara egokitu ahal izateko. Lege-ohar hau aldizka berrikusteko eskatzen dizugu.
2016/679 EB ERREGELAMENDUAK AITORTUTAKO ESKUBIDEAK
- Datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea: SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-ri galdetu ahal izango diozu zure datuak tratatzen ote ditugun.
- Datuak zuzentzeko eskatzeko eskubidea, baldin eta behar ez bezala jasota badaude; eta/edo datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea.
- Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea. Kasu jakin batzuetan, datuen tratamendua aldi batez eteteko edo behar baino denbora luzeagoan gordetzeko eska daiteke, beharrezkotzat jotzen baldin bada.
- Datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: zure datuak tratatzeari utziko diogu, legezko arrazoiengatik izan ezik.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: zure datuak nahi duzun merkataritza-sozietatera bidaltzeko eskatu ahal diguzu edozein unean, berariazko eskaera eginez.
- Publizitatea baztertzeko eskubidea. Edozein unetan, gure enpresaren publizitatea ez jasotzeko nahia jakinaraz daiteke, email bat bidaliz.
NOLA ESKATU ESKUBIDEAK
SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-ek bere langileei jakinaraziko die interesdunen eskubideei arreta egiteko prozedura. Protokolo bat zehaztua dugu eskubideak erabiltzeko eskaera guztiei erantzun ahal izateko. Eskubideak erabiltzeko eskaera emailez bidal daiteke info@nergroup.org helbidera, edo ohiko postaz EB-IGZLko 10. artikuluaren arabera azaldu dugun helbidera. Eskubideak erabiltzeko, zera gogorarazi nahi dugu:
- Datu pertsonalen titularrek (interesdunek) 679/2016 Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 LOan aitortutako eskubideak erabili ahal izango dituzte. Eskubideak erabiltzea doakoa da.
- Tratamenduaren arduradunak luzapenik gabe eta zehaztasunez, gardentasunez, ulergarritasunez eta hizakuntza argi eta errazaz erantzun beharko die interesdunei, eskubideak erabiltzeko eskaerei erantzuteko betebeharra bete izanaren froga gordez.
- Eskaera bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu bada, informazioa bitarteko horien bitartez emango da ahal den guztietan, interesdunak besterik azaldu ez baldin badu.
- Eskerei hilabete bateko epean erantzun beharko zaie, jaso diren egunetik hasita, eta epea beste bi hilabete luzatu ahal izango da eskaeren konplexutasun edo kopuruaren arabera, baina kasu honetan, hilabete bateko epean jakinarazi beharko zaio interesdunari epearen luzapena, eskaera jaso den egunetik hasita, luzapenaren arrazoia ere azalduz.
URE PRIBATUTASUN-POLITIKA ARAUTZEN DUTEN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
Lege-ohar honek GARDENTASUNAREN PRINTZIPIOA du oinarri eta webgune honekin konektatu diren pertsona guztiek ulertzeko moduan idatzi da. Honen konplexutasunaren ondorioz zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan argitu ahal izateko.
KONFIDENTZIALTASUNA
Posta elektronikoaren zein formulario elektronikoen bidez emandako datu guztiak datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira, eta nolanahi ere, konfidentzialak izango dira informazio hori kudeatzen duten SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-ko langileentzat, gure erakundeak langileekin araututako konfidentzialtasun-kontratuetan sinatu duten bezalaxe.
DATUAK UTZEKO BORONDATEARI ETA HORREN ONDORIOEI BURUZKO INFORMAZIOA
BORONDATEZKOTASUNA
Webguneen erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu webgune honetan dauden datuak biltzeko formularioetako galderei emandako erantzunak borondatezkoak direla, eta eskatutako datuak emateari uko eginez gero, litekeena dela eskatutako zerbitzuetan ezin sartzea.
ONDORIOA
SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-k emandako zerbitzuei buruz webguneetan txertatuta dauden formularioen inplementazioaren bitartez, Erabiltzaileek ontzat hartuko dute emandako datuak datu pertsonalen fitxategi batean sartu eta tratatzea. Fitxategi horren titularra SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP . da, eta dagozkion eskubideak erabili ahal izango dira ondorengo klausularen arabera.
Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa entitatearen posta-helbidean edo posta elektronikoan eska daiteke.
GORDETAKO DATUEI BURUZKO INFORMAZIOA
Gordetzen ditugun datuak webgunean dauden formularioetan jasotakoak besterik ez dira, harremanetarako datuak (oinarrizkoak) alegia: izena, abizena, e-maila, telefonoa, etab. Informazio hau SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-k jaso du eta ez die inoiz salduko, lagako edo alokatuko beste enpresa batzuei, zerbitzua emateko izan ezik.
ZENBAT DENBORAZ
- Gure newsletterra banatzeko bildutako datuak: harpidetzatik hasi eta erabiltzaileak e-mailaren bitartez zerbitzuan baja emateko eskatzen duen arte.
- Webguneetara eta sare sozialetara igotako erabiltzaileen datuak: erabiltzaileak baimena ematen duenetik bertan ez jarraitzeko borondatea adierazten digun arte.
Nolanahi ere, edozein unetan, erabiltzaileak atzera bota dezake bere datuen tratamendurako eman duen baimena.
ZERTARAKO GORDETZEN DIREN DATUAK
Zure datuak tratatzearen helburu bakarra gure enpresari eskatutako zerbitzua ematea da, eta merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko baimena eman badiguzu, salgai dauzkagun produktu eta prezioen inguruko berritasunak bidali ahal izango dizkizugu.
INFORMAZIOA BANATZEKO ZERRENDARI BURUZKO INFORMAZIOA
Posta elektronikoaren bidez publizitatea bidaltzeko aukera onartu baduzu, SOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP .-k webgune honetako hobekuntzak, berritasunak edo eskaintzak jakinarazteko emaila bidali ahal izango dizu. Edozein unetan, baja eman ahak izango duzu, info@nergroup.org helbidera emaila bidaliz.
ARDURADUNA | ASOC. N.E.R NUEVO ESTILO DE RELACIONES GROUP Juan de Ajuriaguerra, 6-1º 48009 Bilbao (Bizkaia) |
AURREIKUSITAKO HELBURUA | Webguneko datuak biltzeko formularioetan sartutako datuak kudeatzea. Tratamendu Jardueren erregistroa eska daiteke helbide elektroniko honetan: info@nergroup.org |
D.P.O. (Data Protection Officer) | 2016/679 DBEOko 37. artikuluaren eta 3/2018 LOaren arabera, ez da DPOrik behar. |
LEGITIMAZIOA | Interesdunaren berariazko baimena, edozein unetan atzera bota daitekeena. |
DATU-LAGAPENEN HARTZAILEAK | Ez da daturik lagako, eskatutako prestazioa betetzeko beharrezkoa ez bada. Ez da daturik lagako, legeak aginduta izan ezik. |
ESKUBIDEAK | Interesdunari dagozkion datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea. Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea. Datuen tratamendua mugatzeko, eskatzeko eskubidea. Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Publizitatea baztertzeko eskubidea. |
INFORMAZIO GEHIGARRIA | Edozein unetan, erreklamazioa aurkez daiteke DBEAren aurrean: Jorge Juan kalea, 6. 28001 – Madril |
DATUAK GORDETZEKO EPEAK | ERABILTZAILEA. Erabiltzaile-harremanak dirauen bitartean. Atzera bota daiteke edozein unetan. |
NOLA ERABILI ZURE ESKUBIDEAK | Eskubideak erabiltzeko inprimakiak eskatu gure helbidean: info@nergroup.org |
Ley 10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzekoa.
39. artikulua. Fundazioak eta elkarteak.
Babeslariak eta Patronatuak, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeak esleitzen dizkien eginkizunak betez, eta fundazioen kudeaketan erantzukizunak dituzten langileak arduratuko dira fundazioak kapitalak zuritzeko edo talde edo erakunde terroristei lotutako pertsona edo erakundeei funtsak edo baliabideak bideratzeko erabiltzen ez direla zaintzeaz.
Ondorio horietarako, fundazio guztiek 25. artikuluan ezarritako epean gordeko dituzte erregistroak, baita fundazioaren funtsak edo baliabideak doan ekartzen edo jasotzen dituzten pertsona guztien identifikazioa ere, lege honen 3. eta 4. artikuluetan ezarritako moduan. Erregistro horiek erabilgarri egongo dira Babesleentzat, Terrorismoa Finantzatzeko Jardueren Zaintza Batzordearentzat, Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearentzat edo haien laguntza-organoentzat, baita kapitalen zuritzea edo terrorismoa prebenitzeko edo jazartzeko arloan eskumenak dituzten organo administratibo edo judizialentzat ere.
Aurreko paragrafoetan xedatutakoa elkarteei ere aplikatuko zaie, eta, kasu horietan, artikulu honetan ezarritakoa bete beharko dute gobernu-organoak edo batzar nagusiak, elkartearen interesak kudeatzen dituen ordezkaritza-organoko kideek eta elkartea eratu dela egiaztatzeko ardura duen erakundeak, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 34. artikuluak esleitzen dizkion eginkizunak betez.
Sektoreak dituen arriskuak kontuan hartuta, lege honetan ezarritako gainerako betebeharrak fundazio eta elkarteei ere aplikatu ahal izango zaizkie, erregelamendu bidez.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa
34. artikulua. Datuak babesteko ordezkaria izendatzea
Tratamenduaren arduradunek eta eragileek datuak babesteko ordezkari bat izendatu beharko dute (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 37.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan; eta entitate hauek, berriz, beti:
a) Profesionalen elkargoak eta haien kontseilu nagusiak.
b) Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen legeriak ezarritako maila guztietako irakaskuntza ematen duten ikastetxeak, bai eta unibertsitate publiko eta pribatuak ere.
c) Beren legeriaren arabera, komunikazio elektronikoekin zerikusia duten sareak ustiatzen eta zerbitzuak ematen dituzten entitateak, ohikotasunez eta sistematikoki datu pertsonalak tratatzen badituzte eskala handian.
d) Informazioaren gizarteko zerbitzuen emaileak, zerbitzuaren erabiltzaileen profilak egiten badituzte eskala handian.
e) Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 1. artikuluak jasotako entitateak.
f) Kredituko finantza-erakundeak.
g) Aseguru- edo berraseguru-entitateak.
h) Balore-merkatuen legeriak arautzen dituen inbertsio-zerbitzuko enpresak.
i) Energia elektrikoaren banatzaile eta merkaturatzaileak, bai eta gas naturalarenak ere.
j) Ondare-kaudimena eta kreditua ebaluatzeko fitxategi komunen eta iruzurrak kudeatu eta prebenitzeko fitxategi komunen entitate arduradunak, kapitalaren zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko legerian araututako fitxategien arduradunak barne.
k) Publizitate eta merkataritza-prospekzioko jarduerak garatzen dituzten entitateak, merkataritza- eta merkatu-ikerketakoak barne, ukituen lehentasunetan oinarritutako tratamenduak edo haien profilak lantzea dakarten jarduerak burutzen badituzte.
l) Legez pazienteen historia klinikoa gorde behar duten osasun-zentroak. Salbuetsita daude, legez pazienteen historia klinikoa gorde behar badute ere, jarduera norberaren izenean burutzen duten osasun-profesionalak.
m) Eginkizunen artean pertsona fisikoekin zerikusia izan dezaketen merkataritzatxostenak ematea xede duten entitateak.
n) Jokoari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera bide elektroniko, informatiko, telematiko edo interaktiboen bidez jolasjarduera garatzen duten operadoreak.
ñ) Segurtasun pribatuko enpresak.
o) Kirol federazioak, adingabeen datuak tratatzen badituzte.
Aurreko apartatuan aipatzen ez diren tratamenduaren arduradunek eta eragileek datuak babesteko ordezkaria izendatu ahalko dute, hala nahi badute, zeinak (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta lege organiko honetan ezarritako araubideari jarraitu beharko baitio.
Tratamenduaren arduradunek eta eragileek hamar eguneko epean jakinaraziko diote Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo, hala badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoari datuak babesteko ordezkaria hautatu eta izendatu dutela edo kargu horretatik kendu dutela, bai hura nahitaez izendatu behar dutenean, bai horrela egitea erabaki dutelako izendatzen dutenean.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eta datuak babesteko agintaritza autonomikoek, bakoitzari dagokion eskumen-eremuan, datuak babesteko ordezkarien zerrenda eguneratua mantenduko dute, zeina baliabide elektronikoen bitartez irispidean egongo baita.
Artikulu honen betebeharrak betetzeko orduan, tratamenduaren arduradunek edo eragileek ordezkariaren lanaldia osoa edo partziala izatea ezarri ahalko dute; horretarako, aintzat hartuko dituzte, besteak beste, tratamenduen bolumena, tratatuko diren datuen kategoria berezia edo interesdunen eskubide eta askatasunerako dagoen arriskua.