NER estiloaren inplementazioa
Zer egiten dugun
Harremanen Estilo Berriak (NER) elkartuta, esperientziak, sinergiak eta ezaguerak partekatzen ditugu eta erakundeei laguntzen diegu NERen inplementazio eta eboluzioak dakarren kultur aldaketa sakonerako bidean.
Nola egiten dugu?
Foroen, barne-prestakuntzako tailerren eta coaching-aren bidez, baita dibulgazio-jardueren bidez ere.
Foroen, barne-prestakuntzako tailerren eta coaching-aren bidez, baita dibulgazio-jardueren bidez ere.
Foroak
Aldizkako topaguneak bultzatzen ditugu intereseko gaien inguruan, erakundeetan NER estiloa inplementatzeari buruzko esperientziak partekatzeko:
- Kultura eta balioak
- Konpromisoa
- Lidergoa
- Jasangarritasuna
- Atxikitze berriak
- Bilera eraginkorrak
- Osotasuna
- Digitalizazioa
Prestakuntza eta coachinga
Barne-prestakuntzako eta coachingeko tailerrak sustatzen ditugu NER Group-eko erakunde guztietako pertsonentzat, eremu hauen inguruan:
- Talde-lana
- Lidergoa
- Erabakiak hartzea
- Talde-helburua
- Pertsonen eta taldearen arteko harremanak
- Taldeen eta erakundeen ikuspegi sistemikoa
- In company dinamizazioak
Dibulgazioa
NER ezagutzera emateko dibulgazio-jarduerak egiten ditugu, hala nola:
- Hitzaldiak unibertsitateetan, institutuetan eta enpresa-talde kooperatiboetan
- Topaketak Europa, Asia eta Amerikako profesionalekin eta erakundeekin
- Bisitak erakundeetara
- Foro instituzionalak Gizarte Erantzukizun Korporatiboari (GEK) buruz