
Harremanen Estilo Berria
Konfiantzak eraikitzen
Ner Group erakundeak antolatzeko modu bat da, harreman-estilo propio, berezi eta bereizia. Pertsonak ardatz dituzten proiektuak; bezeroa, efizientzia eta gizartea helburu; eta balioak oinarri.

Konfiantzak
Erakundeak ulertzeko modu berri bat sustatzen dugu, estilo propioa, NER delakoa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria), askatasuna eta autogestioa bultzatuz, pertsonekiko eta gizarte osoarekiko konpromiso irmo eta aktibo baten bitartez.

Eraikitzen
Dinamika irekiak, parte-hartzaileak eta inklusiboak sustatzen ditugu, pertsonak erakundeen erabakigunean kokatuz, eta kontziliazioa eta malgutasuna bultzatzen ditugu.

Konpromisoa
Erakunde bakoitzeko pertsonen parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu gizartearen aldeko konpromisozko ekintzetan. Gainera, konpromiso hau indartzen dugu, baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta materialak bideratuz.

Zer egiten dugun Ner Group-en
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
0
erakunde Ner Group-en
0
pertsona baino gehiago
0
herrialde baino gehiagotan
0
milioi euroko urteko fakturazioa

Gure helburua
Geure burua zaindu, ikasi eta eboluzionatu egiten dugu, pertsonekin eta gizarte osoarekin konprometituta.
Ner Group Dekalogoa
NER dekalogoa NER Groupen corpus nagusia laburbiltzen duen dokumentua da, izan ere, erakundeen elkarte honek askatasuna, erantzukizuna, konfiantza, gardentasuna, komunikazioa, autogestioa, etika, etorkizuneko ikuspegia, efizientzia eta gizartearekiko konpromisoaren inguruko ideia partekatu bat du lokarri.


NER Berriak
Integrazioa eta kohesio soziala futbolaren bidez
“Aniztasuna festara gonbidatzea da. Inklusioa dantzara atera zaitzatela da “. Verna Myersek, Estatu Batuetako aniztasunari buruzko egile eta aholkulari ezagunenetako batek, modu grafiko horretan laburbiltzen zuen bizikidetza sustatzeko oinarrizko bi kontzeptu horien irismena.
“Sari honek autokudeaketaren eta pertsonen aldeko apustua egiten duen munduaren olatu honetan jarraitzera bultzatzen gaitu”
2025/10/10 ANDER BUTRÓN (LANCOR) ETA ANA PÉREZ (INFORYDE) ELKARRIZKETA Ner Groupeko hiru erakundek, Lancor, Inforyde eta Indaero, Zero Dx Awards sariak jaso dituzte. Sari horiek Business Ecosystem Alliance erakundeak antolatu ditu Haier multinazional txinatarraren babespean, bezeroarekiko hurbiltasunaren aldeko apustua egiten duten erakunde berritzaileak aintzatesteko. Ander Butrón, Lancorreko kontseilu errektoreko presidentea, eta Ana Pérez, Inforydeko koordinatzailea, […]
Indaero erakundea Ner Groupen sartu da
2025/09/22 Une hau oso berezia da NER unibertsoan parte hartzen dugun pertsona eta erakunde guztientzat: Indaero, ekipo eta egitura aeroespazialen fabrikazioan eta diseinuan espezializatutako erakunde sevillarrak, urrats bat gehiago eman du pertsonekiko, eta auto-kudeaketan oinarrituriko sistematan, eta bat egin du jada Ner Group osatzen dugun 16 erakundeekin.