Harremanen Estilo Berria
Konfiantzak eraikitzen
Ner Group erakundeak antolatzeko modu bat da, harreman-estilo propio, berezi eta bereizia. Pertsonak ardatz dituzten proiektuak; bezeroa, efizientzia eta gizartea helburu; eta balioak oinarri.
Konfiantzak
Erakundeak ulertzeko modu berri bat sustatzen dugu, estilo propioa, NER delakoa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria), askatasuna eta autogestioa bultzatuz, pertsonekiko eta gizarte osoarekiko konpromiso irmo eta aktibo baten bitartez.
Eraikitzen
Dinamika irekiak, parte-hartzaileak eta inklusiboak sustatzen ditugu, pertsonak erakundeen erabakigunean kokatuz, eta kontziliazioa eta malgutasuna bultzatzen ditugu.
Konpromisoa
Erakunde bakoitzeko pertsonen parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu gizartearen aldeko konpromisozko ekintzetan. Gainera, konpromiso hau indartzen dugu, baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta materialak bideratuz.
Zer egiten dugun Ner Group-en
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
0
erakunde Ner Group-en
0
pertsona baino gehiago
0
herrialde baino gehiagotan
0
milioi euroko urteko fakturazioa
Gure helburua
Geure burua zaindu, ikasi eta eboluzionatu egiten dugu, pertsonekin eta gizarte osoarekin konprometituta.
Ner Group Dekalogoa
NER dekalogoa NER Groupen corpus nagusia laburbiltzen duen dokumentua da, izan ere, erakundeen elkarte honek askatasuna, erantzukizuna, konfiantza, gardentasuna, komunikazioa, autogestioa, etika, etorkizuneko ikuspegia, efizientzia eta gizartearekiko konpromisoaren inguruko ideia partekatu bat du lokarri.
NER Berriak
2025, mugarriz betetako urtea
2025 oso urte berezia izan da Ner Groupentzat. Elkartasunaren erronakari eusteaz gain, gizartearekiko konpromisoa islatzen duten hamaika ekimenetan parte hartu ahal izan dugu (egun gutxi barru jarduera horien balantze eguneratua egin ahal izango dugu). Gainera, aurten bi erakunde berrik, Indaero eta Inforydek, gardentasunaren, autokudeaketaren eta pertsonen aldeko apustuan beste urrats bat ematea erabaki dute, eta […]
Gashorrek ekoizpen-prozesuak optimizatzeko tresna berritzaile bat diseinatu du
2025/11/10 Beste behin ere, Gashorrek harritu egin gaitu NER balioetako batzuekin erabat lerrokatuta dagoen soluzio teknologiko batekin: pertsonengan zentratua, bezeroarengan fokalizatua eta berrikuntzan eta eraginkortasunaren bilaketan oinarritua.


















