Harremanen Estilo Berria
Konfiantzak eraikitzen
Ner Group erakundeak antolatzeko modu bat da, harreman-estilo propio, berezi eta bereizia. Pertsonak ardatz dituzten proiektuak; bezeroa, efizientzia eta gizartea helburu; eta balioak oinarri.
Konfiantzak
Erakundeak ulertzeko modu berri bat sustatzen dugu, estilo propioa, NER delakoa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria), askatasuna eta autogestioa bultzatuz, pertsonekiko eta gizarte osoarekiko konpromiso irmo eta aktibo baten bitartez.
Eraikitzen
Dinamika irekiak, parte-hartzaileak eta inklusiboak sustatzen ditugu, pertsonak erakundeen erabakigunean kokatuz, eta kontziliazioa eta malgutasuna bultzatzen ditugu.
Konpromisoa
Erakunde bakoitzeko pertsonen parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu gizartearen aldeko konpromisozko ekintzetan. Gainera, konpromiso hau indartzen dugu, baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta materialak bideratuz.
Zer egiten dugun Ner Group-en
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
14 erakunde biltzen dituen taldea gara, eta gure konpromisoa harreman-estilo propio eta bereizia da: NER estiloa (“Nuevo Estilo de Relaciones”, Harremanen Estilo Berria).
0
erakunde Ner Group-en
0
pertsona baino gehiago
0
herrialde baino gehiagotan
0
milioi euroko urteko fakturazioa
Gure helburua
Geure burua zaindu, ikasi eta eboluzionatu egiten dugu, pertsonekin eta gizarte osoarekin konprometituta.
Ner Group Dekalogoa
NER dekalogoa NER Groupen corpus nagusia laburbiltzen duen dokumentua da, izan ere, erakundeen elkarte honek askatasuna, erantzukizuna, konfiantza, gardentasuna, komunikazioa, autogestioa, etika, etorkizuneko ikuspegia, efizientzia eta gizartearekiko konpromisoaren inguruko ideia partekatu bat du lokarri.
NER Berriak
2026eko azaroaren 18
NER estiloak presentzia nabarmena izango du nazioarteko agertokian, Amsterdameko Corporate Rebels Summit topaketan
“Rebel Cells”-eko urteko bilkura
Ner Groupen ordezkaritza bat Herbehereetako hiriburura joango da hilaren 19an eta 20an, foro horretan modu aktiboan parte hartzeko. Foro horri esker, NER estiloak enpresa-emaitzak zein kultura hobetzen nola laguntzen duen azaldu ahal izango da, Kimua Groupen esperientziaren bidez.
2026eko urriaren 2
Lancor, DXZero Award saria bigarren urtez jarraian pertsonetan oinarritutako autogestio ereduagatik
Benchmark Innovators Saria.
Ander Butrón Lancorreko Errektore Kontseiluko lehendakaria adierazi duenez, sari hau “gure kultura eta erakundearen barruko harremanak ulertzeko modua mantenduz nazioartean hazteko erronka da, eta eboluzionatzen eta sendotzen jarraitzen duen eredua” baloratzen du.
2026eko irailaren 25
Ner Groupek “Saharari begira egoteko” betaurrekoak biltzeko kanpaina bat bultzatu du
Ekimen solidario.
Ner Groupeko boluntarioak Beti Abanto Sahararekin Elkartearen ekimen batean parte hartzen ari dira, urriaren 30era arte betaurrekoak, eguzkitako betaurrekoak eta betaurrekoen zorroak jasotzeko, Tindoufeko eremuetan errefuxiatuta dauden eta eguneroko bizitzan moldatzeko beharra duten pertsonei laguntzeko.















