2025/09/22
Une hau oso berezia da NER unibertsoan parte hartzen dugun pertsona eta erakunde guztientzat: Indaero, ekipo eta egitura aeroespazialen fabrikazioan eta diseinuan espezializatutako erakunde sevillarrak, urrats bat gehiago eman du pertsonekiko, eta auto-kudeaketan oinarrituriko sistematan, eta bat egin du jada Ner Group osatzen dugun 16 erakundeekin.
Garrantzi handiko erabakia da, ez baitu bakarrik laguntzen autokudeaketaren aldeko apustua egiten duten enpresa- eta lurralde-sektoreen aukera zabaltzen, barne-funtzionamendurako metodo gisa; atxikimendu horri esker, halaber, gure erakunde guztiek beren ibilbideak, ezagutza eta esperientzia bateratu ahal izango dituzte, gure ingurunea hazten, garatzen eta hobetzen jarraitzeko.
NER Unibertsoa
Indaerok bere sarrera formalizatu berri duen arren, NER unibertsoa ez da batere berria Sevillako erakunde honentzat. Duela bi urte inguru, Indaero osatzen duten pertsona guztiek egitura hierarkiko bertikal klasikoak alde batera uzteko erabakia hartu zuten, eta pertsonenganako konfiantzan, gardentasun osoan eta kudeaketa partekatuan oinarritutako eredu baten aldeko apustua egin zuten.
Ibilbide horren abiapuntua Indaerok KRISOS taldearekin hasi zuen enpresa-harremana da. Talde horrek NER estiloa ezartzeko eta aktiboki parte hartzeko ateak ireki zituen, zuzentzen garen balioetan oinarritutako antolaketa-sistema bat sortuz eta abian jarriz.
Barne-gogoeta
Indaero osatzen duten pertsona guztiek parte hartu duten inplementazio-prozesu hori barne-gogoeta batekin amaitu da: ekosistema partekatu baten parte izatearen komenigarritasuna, estilo berberaren arabera arautzen dena, etengabe eboluzionatzen ari dena eta ezagutzak eta esperientziak trukatzeko aukera ematen duena.
Atzio Orexa Gizartearekiko Konpromisoko koordinatzaile eta Ner Groupeko dinamizatzaileak nabarmendu duenez, “albiste bikaina da sistema autogestionatuak, NER estiloan oinarritutako antolaketa-sistemak, beste sektore batzuetara eta beste lurralde batzuetara hedatzen direla egiaztatzea. Indaero Ner Groupekin bat egiteak ikasteko eta eboluzionatzeko aukera ematen die erakunde guztiei “.