2025 oso urte berezia izan da Ner Groupentzat. Elkartasunaren erronakari eusteaz gain, gizartearekiko konpromisoa islatzen duten hamaika ekimenetan parte hartu ahal izan dugu (egun gutxi barru jarduera horien balantze eguneratua egin ahal izango dugu). Gainera, aurten bi erakunde berrik, Indaero eta Inforydek, gardentasunaren, autokudeaketaren eta pertsonen aldeko apustuan beste urrats bat ematea erabaki dute, eta Ner Groupeko partaide izaten amaitu dute. 

Horri guztiari Corporate Rebelsen Zelula Errebeldeak deiturikoetan dugun integrazioa gehitu behar diogu. Espazio hori antolaketa-aldaketa sakon horri eusteko eta sendotzeko diseinatuta dago, apustu bera egin duten planeta osoko beste erakunde batzuen eskutik. 

Baina horrek ez luke inolako garrantzirik izango, Emana Formación erakundearen eskutik gure erakundeen barruan taldeen kudeaketan pertsonek duten zeregina hobetzeko egin dugun barne-lana nabarmendu gabe. 

2025ean zehar hainbat elkarrizketa-foro egin ditugu, eta, horiei esker, elkarrekin hausnartu ahal izan dugu gure gizartearentzat ezinbestekoak diren alderdiei buruz, hala nola berdintasunari eta ekitateari buruz, eta lanaren antolaketa hobetzen laguntzen duten tresna batzuk optimizatu ditugu. Horien artean daude profesiogramak, lan-profilak zehatz-mehatz deskribatzen dituzten dokumentuak (horiei begirada hautemangarria eman diegu), eta autodiagnostiko-sistema, erakundeei B Corp mugimenduko estandarrak lortzen laguntzen diena, gizarte-, ingurumen-, gardentasun- eta gobernu korporatibo onaren jardunari dagokionez. 

Tailerrak

Prestakuntza-lan handi hori Ner Groupeko erakundetan lanean hasi diren pertsona  berriei zuzendutako tailerrekin osatu da. Pertsona horiei NER estiloa sakon eta zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen dieten tailerrak. 

Lan-ildo nagusi horietatik harago, Ner Groupek bere zeharkako taldeen eskutik jarraitu du hainbat gairi buruzko bere ohiko laguntza-dinamikarekin: aukera berrien dinamika, erakundeei agertoki berrietara igarotzeko aukera ematen dieten aukerak bilatzen lagunduz; finantza-dinamika, eguneroko jardueraren alderdirik garrantzitsuenak bateratuz; koordinatzaileena, erakunde bakoitza gardentasunez gidatuz eta autogestioari buruzko etengabeko ikaskuntza partekatuz… 

Pertsonak

Jarduera horiek guztiek, eta askoz gehiagok, balio izan dute Ner Group-eko hainbat erakundek hainbat aintzatespen jasotzeko. Estudio K enpresak, berriz, hiri-berroneratzearen arloko Peñaskalerako proiektu onenaren saria jaso zuen, Indaero, Lancor eta Inforyde enpresen Plan Bereziari esker DX Zero Awards saria jaso zuen Pekinen egin zen ekitaldi batean. 

Hala eta guztiz ere,  2026an gainditzeko lan egiten jarraituko dugu.Ziur baietz!