Aitor Artolazabal. Royde-ko Koordinatzailea
2026/02/05
“Ner Groupen parte izatea paradigma aldaketa bat izan da: orain arte ikasitakoa ahaztu eta ikaskuntza berri batean murgiltzea ari da izaten; begirada-aldaketa sakon bat. Ohitura zaharrak alde batera uztea: norbaiten aginduen zain ez egotea, kontrolatuta ez sentitzea, rol oso definituetan kokatuta ez bizitzea….
Bidean, gehiago entzuten ikasi dut, erabakiak elkarrekin hartzen, eta komunikaziorako zein elkarrizketarako gaitasunak lantzen. Ziurgabetasunez betetako testuinguru honetan, taldearen babesa funtsezkoa bihurtu da, eta pertsona askoren ahalduntzea ikustea aberasgarria da.
Hala ere, prozesuak tentsioak eta zalantzak ere ekarri ditu, batez ere konfiantza proban jartzen denean: alde batetik askatasuna, eta bestetik konpromisoa eta erantzukizunak talka egiten dutenean.
Ner Group baloreak eta kudeaketa-estiloa partekatzen ditugun erakunde ezberdinak osatzen dugu. Konfiantzan, gardentasunean eta elkarri lagunduz eraikitzen dugu egunerokoa; batak bestearengandik ikasiz, denon artean etorkizuna marrazten ari gara”.
