Ekimen solidario.
Ner Groupeko boluntarioak Beti Abanto Sahararekin Elkartearen ekimen batean parte hartzen ari dira, urriaren 30era arte betaurrekoak, eguzkitako betaurrekoak eta betaurrekoen zorroak jasotzeko, Tindoufeko eremuetan errefuxiatuta dauden eta eguneroko bizitzan moldatzeko beharra duten pertsonei laguntzeko.
Betaurrekoak ezinbesteko eta eguneroko elementuak dira edozein gizartetan. Kalkuluen arabera, mundu osoan 4.000 milioi pertsonek erabiltzen dute lente motaren bat egunero. Baina planetako eremu batzuetan, batzuk oso hurbil ditugu geografikoki eta sentimenduen ikuspegitik, luxuzko artikuluak dira, oinarrizkoak izan arren, aldi berean lortzea ezinezkoa den ondasun bat ere badira.
Horixe da Tindoufen bizi diren errefuxiatuen kasua. Gaur egun, ACNURen datuen arabera, 173.000 saharar inguru bizi dira Aljeriako probintzia horretako bost kanpalekuetan. Eta horietako askok aurre egin behar dieten erronketako bat eguneroko bizitzan moldatzeko betaurrekorik ez izatea da.
Egoera hori arintzeko, Ner Groupeko boluntariook “Beti Abanto Sahararekin-Saharara begira” izeneko kanpaina bat bultzatu dugu, pertsona eta erakunde guztiak Tindoufeko errefuxiatuentzako betaurreko mota guztien bilketan inplikatzeko.

Gaur egun, Aljeriako eskualde horretako Rabuni Ospitale Nazionalak lenteak graduatzeko gaitasuna du, baina betaurrekoen monturak altxor preziatuak dira beraientzat, ez baitituzte. Hori dela eta, urriaren 30era arte iraungo duen ekimen hau abian jarri da: bilketa-kanpaina zabal bat egitea, pertsona bakoitzak bere etxean dituen betaurrekoak nahiz senide eta hurbilekoenak, baita proiektuarekin bat egin nahi duten denda eta optikak ere.
Ner Groupeko proiektu bakoitzeko pertsona bat arduratuko da materiala biltzeaz, azaroko lehen bi asteetan, ondoren Beti Abanto Sahararekin Elkartera eraman dezaten, ordenatuta eta sailkatuta, azaroko hirugarren astean Tindufen bertan entrega egin dezaten.
Elkartearekiko Konpromisoaren ekimen hau betaurrekoak biltzera mugatzen den arren, boluntarioek Abantoko elkarteak Tindoufera bidaliko duen gainerako materiala aukeratzen eta prestatzen lagundu ahal izango dute: arropa eta oinetakoak, mantak, higiene- eta osasun-materiala, ontziratutako elikagaiak, etab.
Beti Abanto Sahararekin Elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza saharar herriari laguntzen eta senidetzen, eta Mendebaldeko Saharan erreferenduma gauzatzen laguntzen du.
