Nazioarteko bisitak
Beste herrialde batzuetako erakundeetatik etorritako 140 pertsona inguruk bisitatu dute Ner Group 2022azgeroztik, auto kudeaketaruntz aurrera pausuak nola egin jakiteko zuzenean ikusi eta entzuteko
Zer egiturarekin funtzionatzen du erakunde autogestionatu batek? Antolaketa-aldaketa horrek enpresaren emaitza ekonomikoak murriztea ekar al dezake? Zenbateraino aplikatzen da gardentasuna eta zenbateraino partekatzen dira erabakiak erakundeko kide guztien artean?
Azken lau urteetan, Eslovenia, Suitza, Bulgaria, Herbehereak, Estonia, Belgika, Hungaria eta Lituaniako 140 pertsona baino gehiagok bisitatu gaituzte, besteak beste, NER estiloa eta, zehazkiago, Ner Group, gertutik ezagutzeko.
Jobs with no Boss eta Corporate Rebels erakundeen eskutik, egitura hierarkiko bertikaletatik autokudeaketarako trantsizioak dakarren erakunde aldaketak interes handia sortu du nazioarteko hainbat erakundetan. Bisita horien atzean hainbat alderdi daude: alde batetik, parte-hartzaile guztiek badakite sistema konbentzionalek gero eta pisu gutxiago dutela. Gazteek dinamika desberdinak bilatzen dituztela ikusi dute, konfiantza, inplikazioa eta parte-hartzea zeregin baten gauzatze hutsaren aurretik jartzen dituztenak, eta lana hilaren amaieran soldata soil bat baino zerbait gehiago dela pentsatzen dutenak.
Eta bestetik, enpresek egiaztatu ahal izan dute, batez ere pandemiaren ondoren, ohiko antolaketa-ereduek ez dutela zertan mugiezinak izan, urrunean lan egin daitekeela eta lan-malgutasuna aplikatu eta, aldi berean, errendimenduari eta produktibitateari eutsi.
Baina, zer jaso nahi dute Ner Group-eko erakundeak bisitatzen dituzten pertsonek? Erantzuna zabala eta, era berean, erraza da: esperientzia. Bertaratzen direnek zuzenean jakin nahi dute nolakoa den NER erakundeen benetako funtzionamendua; zenbait neurriren inplementazioari buruzko zalantzak argitu nahi dituzte; hierarkiarik gabeko gatazkei nola egiten dieten aurre jakin nahi dute; egiaztatu nahi dute emaitza ekonomikoak ez direla murrizten hobetu ezean; jakin nahi dute zenbateraino izan daitekeen gardena erakunde autogestionatu batean…
Azken batean, prozesu horien inguruko literatura hutsetik ihes egin nahi dute, zalantzak, hausnarketak eta esperientziak trukatzeko. Jakin nahi dute nola EBI, Estudio.k, Icaza, Inforyde, Indaero, Kimua, Lancor, Lejarreta, Royde, Trebeki, Talio, Gashor, Logos, Panelfisa, Zubiola eta Walter Packek egin duten bide hori, eta esperientziatik jakin nahi dute zer den ezaugarri horiek eraldatzeko prozesu bat. Funtsean, nola barneratu NER estilo.
