Blog Ner Group

Elkarrizketa lidergoaren oinarria erakunde autogestionatuetan (3)
2025/05/16 James C. Humes idazle estatubatuarrak zioen “komunikazioa lidergoaren hizkuntza” dela. Horregatik, beharbada, Emana Formación erakundeak Ner Groupentzat emandako lidergoari eta talde-kudeaketari buruzko hirugarren moduluak komunikazioaren alderdi garrantzitsuenetako bat jorratu du: eguneroko lanaren kudeaketan talde bereko kideekin elkarrizketa zailei aurre egiteko modua.