2025/03/28
Zifra batzuk berez adierazgarriak dira, batez ere ekintza solidarioez ari garenean. Eta iaz lortu genituenek beren kabuz hitz egiten dute: Ner Group-eko erakundeetako 150 pertsonek parte hartu zuten, guztira, 2024an gizartearekiko konpromisoaren barruan garatu genituen ekimen ugarietako batean.
1.300 ordu
Pertsona horiek ia 1.300 ordu eman zituzten ekimen horietan parte hartzen, antolatzen edo dinamizatzen, eta beste erakunde eta elkarte batzuen eskutik beren jarduerak garatzeko muga desberdinak dituzten pertsonei laguntzen.
Parte hartzea eta erabilitako denbora aurreko urtean izandakoak baino handiagoak izan ziren, eta horregatik zorionak.
Ner Groupen aitorpena
2024an, Ner Group-eko erakundeetako boluntarioek kirol inklusiboko lehiaketetan parte hartu dute, hala nola Parisko paralimpiadetarako kirolarien teknifikazioan, saskibaloiko eta eskubaloiko txapelketa banatan, eta diabetesaren, eta esklerosi anizkoitzaren aurkako lasterketetan. Ekimen horien ondorioz, NER Groupek Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren aintzatespena jaso du. Eskerrik asko!!!
Berdintasuna
Ner Taldeko boluntarioek ere lagundu dute Debagoieneko Atzegizaleen topaketa antolatzen, desgaitasuna duten pertsonen inklusioaren eta normalizazioaren alde. Musika eta kirol inklusiboa uztartzen dituzten Errebeldeak Fest bezalako ekitaldiak antolatzen aritu da buru-belarri, eta Inspira STEAMekin batera hainbat hitzalditan parte hartu du, genero-arrakala hausteko eta aukera-berdintasun osoko gizartea lortzen laguntzeko.
Kanpora begiratzea
Gure kanpo-ekintzak Saluganda proiektuan jarri du arreta berriro, Ugandan eskola iraunkorrak sortzera zuzenduta, emakumeei bizitza autonomoa garatzeko aukera eskaintzeko. Aurten, gainera, Afrikako errealitatea erakutsi nahi izan dugu, inguruan izan ohi dituzten estereotipoetatik haratago, Afrikan murgiltzen erakusketaren eskutik.
Laguntza eta ingurumena
Eta, Lurgaia Fundazioarekin batera, Ner Groupeko boluntarioek baso-berritzearekin eta ingurumena zaintzearekin jarraitu dute. Hori guztia, Libu liburu-dendaren Inklusioaren Aldeko Liburuak ekimenarekin, adinekoei laguntzeko mendira egindako irteerekin eta gazteen artean arrisku-egoerak detektatu eta kudeatu ahal izateko eragileen prestakuntzarekin batera.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen hauetan eta beste batzuetan parte hartu duten boluntario guztiei, eta animoak eman nahi dizkiegu aurrerantzean ere elkartasun espirituarekin jarrai dezazuen. Haien lana ezinezkoa izango zen Ner Group-eko erakundeen laguntzarik gabe, erakunde horiek etekinen % 5 gizartera bideratzen baitituzte, eta lan-denboraren % 2ª horrelako jardueretara.