2024/06/14
Konpromisoa, elkartasuna, etika, askatasuna, parte-hartzea, talentua… Ner Group osatzen duten erakundeetan edozein pertsona integratzeak lan- edo lanbide-harreman soil bat baino zerbait gehiago dakar berekin: antolamendu-estilo bereizi baten bidez gizartea hobetzen laguntzen duten balio batzuk partekatzea dakar.
Lotura komuna
Balio horiek Ner Group osatzen duten 1.000 pertsona baino gehiagoren indargune eta nortasun-ezaugarri nagusietako bat dira, eta oso sektore desberdinetako 15 erakunde bateratzeko gai den lotura sendoa osatzen dute.
Ondare hori babesteko eta partekatzeko, Ner Groupek hainbat tailer antolatu ditu balio horiek pixkanaka bere erakundeetan sartzen ari diren pertsonei transmititzeko. Talentu berri horiek partekatzen ditugun balioak barnera ditzaten, beren egin ditzaten eta beren egunerokoan praktikan jar ditzaten lortzea da helburua, gure ingurunea hobetzeko eta gizartearekiko dugun konpromisoa indartzeko.
Topaketa dinamikoak
Orain arte, Ner Groupek hiru formazio-tailer egin ditu, eta, horietan, duela gutxi Panelfisa, Estudio K, Lancor, Walter Pack, Trebeki, Logos, Royde, Grip-on eta Zubiola enpresetan lanean hasi dire 65 pertsonek hartu dute parte. Lau orduko formatu dinamikoko topaketak dira. Parte-hartzaileek iritziak trukatzen dituzte, ekarpenak egiten dituzte, zalantzak argitzen dituzte eta informazio baliotsua lortzen dute Ner Groupi, haren historiari eta hura osatzen duten erakundeei buruz.
Tailer horien bidez, parte-hartzaileek aukera dute Ner Groupen jarduerak zuzenean ezagutzeko, hura osatzen duten erakunde bakoitzarekin ohitzeko eta haren funtsezko helburua nola zehazten den jakiteko: “Elkar zaintzen dugu, elkarrekin ikasten dugu, eta pertsonas zein gizartearekin konprometiturik aurrera egiten dugu”. Horren guztiaren helburua Ner Groupen eta bere erakundeen ikuspegi osoa lortzea da, gizartearekiko konpromisoa sendotzen laguntzeko.