COVID-19ak eragindako pandemiak eta arrazakeriaren aurkako azkenaldiko protestek agerian utzi dute mundu inklusiboago eta berdinzaleago baten alde lan egiteko beharra, inor atzean gera ez dadin
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen dugu, izan ere, Nazio Batuek egun hau izendatu zuten, segurtasun eta babes bila etxetik alde egin behar duten milioika pertsonen egoera zailaz gogoeta egiteko. Egun honek, errefuxiatuen errealitatea gogorarazteaz gain, elkartasun globalarekin eta giza-eskubideen defentsarekin dugun konpromisoa berritzera gonbidatzen gaitu.
Gatazkak, jazarpenak eta hondamendi naturalak nagusi diren egungo munduan, errefuxiatuen populazioa alarma jotzeko moduko kopuruetara iritsi da. Milioika pertsonak, haurrak, emakumeak eta adinekoak barne, etxetik alde egin behar izaten dute segurtasun eta itxaropen bila. Errefuxiatuen Munduko Egunak krisi horien sakoneko arrazoiei buruz pentsatzera eta horiei elkarrekin heltzera bultzatzen gaitu, etorkizunean behartutako joan-etorriak saihestearren.
Elkartasun globala funtsezkoa da errefuxiatuen krisiari aurre egiteko. Gobernuek, gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte zibilak bat egin behar dute, den-dena galdu dutenei babesleku segurua, elikagaiak, hezkuntza eta aukerak eman ahal izateko. Gainera, nahitaezkoa da gatazken sustraiei heldu eta gizarte bidezkoagoak eta ekitatiboagoak eraikitzeko lan egitea, krisi humanitario berriak sor ez daitezen.
Euskadin dauden errefuxiatuei laguntzea
Ner Group-en, elkartasuna daukaguna eta sortzeko gai garena partekatzeko konpromisoa da. Horretarako, gizartearekin konprometitutako pertsona-taldeak osatzen ditugu, gizarte eta ingurumen arloetako ekimenak bultzatu eta abiaraz ditzaten. Gizartearekiko konpromiso honen barruan, lankidetzan dihardugu urteko hainbat proiekturen bitartez, euskal lurraldean dauden errefuxiatu eta migratzaileen eskubideak defendatu eta babesteko lan egiten duen Zehar-Errefuxiatuekin erakundearekin.
Gure boluntario-taldearen eginkizuna pertsona horiekin harremanak jartzea da, elkar ezagutu eta haien egoera pertsonalez sentsibilizatzekoi aukera izan dezagun, betiere haien moldagarritasuna sustatu eta lan-mundurako sarbidea erraztearren, bizitza duina izan dezaten lagunduz. Bereziki, curriculumak egiten ikasteko edo lan-elkarrizketa bati aurre egiteko tailerrak antolatzen ditugu errefuxiatuekin. Era berean, bisitak antolatu dira Ner Group-eko kide diren Panelfisa eta Lancor bezalako erakundeen eguneroko jarduera ezagutzeko