Ner Group Aita Marin ‘itsasoratu’ da Mediterraneoan bizitzak salbatzeko

Erakundeak hainbat ekintzaren bidez babestu du Salvamento Marítimo Humanitariok 2017an Mediterranoaren erdialdeko europar krisi migratotorioari aurre egiteko abiarazi zuen Maydayterraneo itsas-salbamenduko proiektua.

Gizartearekiko konpromisoaren barruan eta pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa lortzen laguntzeko asmoz, Ner Group-ek lankidetzan dihardu 2018az geroztik, Mediterraneoaren erdialdeko kostaldeetan bizitzak salbatzeko Salvamento Marítimo Humanitario erakundeak bultzatutako Aita Mari erreskate-ontziko mantentze-lanak egiteko.

Hartara, Ner Group-eko kide diren erakundeek babesa eman diote, gerra eta gatazketatik ihesi Europan duintasunezko bizimodua lortzeko Mediterraneoan harat-honak ibiltzen diren migratzaileak erreskatatzeaz arduratzen diren Salvamento Marítimo Humanitario-ko tripulatzaile eta osasun-langileen borondatezko lanari.

Itsasontziaren mantentze eta konponketa lanetarako laguntza ekonomikotik edo norberaren babeserako ekipoen horniduratik hasi eta elikagaien bilketa nahiz herritarrei zuzendutako Mediterraneoko europar krisi migratorioari buruzko informazio eta sentsibilizazio hitzaldietaraino, Ner Group-ek itsaso zabalean 1.600 pertsonari baino gehiagori laguntza humanitarioa eman dion Aita Mari itsasontzia babesten jarraituko du, diruarekin zein boluntarioen jardunarekin.