Ner Group-ek erakundetzat duen helburu ebolutiboa landu du

Ner Group-eko erakunde guzti-guztien ordezkariak bildu dira erakundearen helburu ebolutiboaren elaborazioan zuzenean parte hartzeko.

Ner Group osatzen duten erakunde guzti-guztietako 120 pertsonak osatutako taldea hiru lan-jardunalditan bildu da, 2010ean eratu zenez geroztik partekatu eta Harremanen Estilo Berriaren aitzindari izan ziren jatorrizko ideiekin birkonektatzen lagunduko duen gogoeta ireki eta partekatua sortzeko. Erakundeak ulertzeko modu berri honek harreman-estilo propio, bereizi eta berezia du oinarri, NER (‘Nuevo Estilo de Relaciones’, Harremanen Estilo Berria), eta pertsonen zein gizarte osoaren aldeko konpromiso irmo eta aktibotik abiatuta, askatasuna eta autogestioa sustatzen ditu, jarduera guztietan aplikatuz.

Jardunaldi horietan, elkarteko eta bere inguruko erakundeek gainditu beharreko gertaera berrien inguruan aurrera egiteko beharra mahaigaineratu zen. Hausnarketa partekatu horren ondorioz, Ner Group-en helburu ebolutiboa landu da: “geure burua zaindu, ikasi eta eboluzionatu egiten dugu pertsonekin eta gizarte osoarekin konprometituta”.

Helburu honek Ner Group-en etengabeko hazkundea du xede, izan ere, TEAL erakundeen eredu izanik –antolaketa-eredu honek autogestioa, betetasuna eta helburu ebolutiboa ditu oinarri–, organismo bizitzat jotzen ditu elkartea osatzen duten erakundeak eta elkartea bera, baldintza aldakorretara egokitzeko gai, taldeko zein gizarte osoko kide diren pertsona guztien ongizatearen mesedetan.