Abian hasi dira Ner Group-ek sustatutako foro eta ikastaroak, Harremanen Estilo Berriak (NER) lotutako esperientziak, sinergiak eta ezaguerak partekatzeko.
Hasiera-hasieratik, Ner Group-ek aldizkako topaguneak bultzatzen ditu taldea osatzen duten erakundeetan, NER estiloa inplementatzearen inguruko esperientziak partekatzeko.
Testuinguru honetan abiarazi da NER_atelier ekimena, Ner Group osatzen duten erakundeetako 112 pertsona partaide dituena. Lau foro eta bi ikastaro izango ditu, lotura pertsonalak eta lan-girokoak ezartzeko, hitz egiteko eta esperientziak, zailtasunak eta kezkak partekatzeko. Taldea osatzen duten pertsonak beren erakundeen barruko eguneroko zereginak hobetu eta finkatzeko gai izatea da helburuz.
“Foro hauen helburu nagusia esperientziak, sinergiak eta ezaguerak partekatzea da, NER ezartzeak dakarren kultura-aldaketa sakonerako bidean erakundeei eta horiek osatzen dituzten pertsonei lagundu ahal izateko”.
Atzio Orexa NER_atelierreko dinamizatzailearen hitzetan.
Horrela, “antolaketa-kultura, balioak eta lotutako portaerak garatzeko moduaz hitz egitea, askatasuna eta erantzukizuna orekatzeko moduko begiradei heltzea, ekoizpeno-lanak eta konpromisoa koordinatzeko funtzioan jarduna hobetzea, eta talde eta erakunde autogestionatuetan lidergoaren funtzioan sakontzea dira hasitako foroetan ardatz izan ditugun gaiak”.
Elkarrekin eboluzionatzea
2019an, Ner Group-ek eboluziorako bidea hasi zuen helburuaren ko-sorkuntzatik abiatuta: “geure burua zaindu, ikasi eta eboluzionatu egiten dugu, pertsonekin eta gizartearekin konprometituta”. Gerora, ikaskuntza eta eboluzio bateraturako oinarri horren gainean, Ner Group-en pentsamendu estrategikoak diseinatu ziren, ekintza-ildoak ere finkatuz, hala nola, NER_atelierrek sustatu berri dituen foro eta ikastaroak abian jartzea, NERen inguruko esperientziak partekatu ahal izateko. Foro horiek martxan jartzean, Ner Group-ek aurrera egiten jarraitu du “elkarrekin ikasi eta eboluzionatzeko” helburuan.