Ner Group-ek Diabetes Cero Fundazioarekin sustatutako ekimen honek haurren 1. motako diabetesa ikertzeko dirua biltzea du helburu.
Harremanen Estilo Berria inspiratzen duten elkartasun eta konpromiso sozialaren balioek Swimdiabetes Solidarioaren ospakizuna bultzatu dute ondoz ondoko bigarren urtez, 1. motako diabeteserako sendabidearen ikerketarako dirua biltzeko asmoz.
Ner Group-ek Diabetes Cero Fundazioarekin batera bultzatutako ekimen honen helburua gizartea haurren 1. motako diabetesaren inguruko ikerketa sustatzeko beharraz sentsibilizatzea da, izan ere, hauxe da haurren gaixotasun kronikorik ohikoenetako bat, eta kontrola daitekeen arren, orain arte ez zaio sendabiderik aurkitu.
Gure inguruko 90.000 pertsona inguruk pairatzen duten gaixotasun hau ikusarazteko, Ner Group-eko kide den Walter Pack Barcelona elkarteko hainbat boluntariok itsas zabaleko igeriketa-zeharkaldi solidario honen II. edizioan parte hartu zuten. Maiatzaren 29an Badalonako kostaldean antolatutako lasterketa honek emaitza ikusgarriak lortu ditu: 150 igerilari parte-hartzaile baino gehiago, bertaratutako 400 pertsona inguru eta 22.000 euroko diru-bilketa, gaixotasun honetarako sendabide bat ikertzeko.
Ner Group-eko boluntario-taldea zeharkaldian parte hartu eta parte-hartzaileen izen-ematearekin, hornidurarekin nahiz ekitaldira bertaratutakoei laguntzeko beste lan batzuekin lotutako antolaketa-lanak egiteaz arduratu zen
Swimdiabetesen II. edizioan milia bateko luzera (1,5 kilometro pasatxo) duen igeriketa-zeharkaldia egin zen itsas zabalean, Espai Mar-etik Pont del Petroli ezaguneraino. Aurten, berritasun gisa, antolatzaileek SwimKids kategoria gehitu dute, igerilaririk gazteenei 250 metrorainoko luzera duten ibilbideak egiteko emanez.
Swimdiabetesen II. edizioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu bideo hau.