Inspira STEAM by NER: talentuarentzat aukera bat eta genero-arrakalaren aurka

“Bizikidetzarako heztea. Justiziaz jabetzeko heztea. Berdintasunean heztea, aukera faltagatik talentu bakar bat ere gal ez dadin “. Hausnarketa gutxik laburbiltzen dute hain argi Ner Groupen jarduera-printzipioetako bat: STEAM bokazioak pertsona guztien artean sustatzea, beren generoa edozein dela ere,  berdintasun eta justizia sozial mailan.

STEAM bozakioak

Josefina Aldecoa pedagogo eta idazleak duela zenbait urte adierazitako esaldi hura gaur egun Ner Groupeko boluntario talde batek Bizkaia, Gipuzkoa eta Bartzelonako sei ikastetxetan garatutako ekimenak ildo bereko katebegiak dira. Bost saiotan zehar, Ner Groupeko 11 emakume eta gizonezko bat hainbat ikastetxeetako 11 eta 12 urte bitarteko ikasle-talderekin aritu dira,  berez genero jakin bati lotutako lanbideak daudela dioen sinesmena alde batera uzteko, eta euren artean STEAM adarretan bokazioak sustatzeko, hau da, Zientzietan, Teknologian, Ingeniaritzan, Artean eta Matematikan. 

Talentua aprobetxatu

Saio horietan zehar, mentoring horretan parte hartu duten boluntarioek iritziak eta esperientziak partekatu dituzte sakoneko ideia bat duten ikasleekin: ikasleak animatzea beren talentua aprobetxatzera eta benetan interesatzen zaizkien ikasketa eta lanbideen alde egitea, emakumeak enpresa-sektoretik eta, batez ere, industria-sektoretik baztertu izan dituzten aurreiritziak alde batera uzteko.

Gaur egun, Inspira STEAM programaren datuen arabera, unibertsitateko emakumeen % 26,4 baino ez dago matrikulatuta titulazio teknikoetan, eta informatikako eta komunikazioko erdi-mailako graduak aukeratzen dituztenak pixkanaka jaitsi egin dira azken urteotan, % 7ra iritsi arte. 

Aniztasuna

Egoera hori iraultzen laguntzeko, Walter Pack, Panelfisa, Logos eta Gashor erakundeetako boluntarioek berariazko prestakuntza jaso dute programa honen barruan, hainbat helbururekin: emakumeek adar profesional horietan duten presentzia ikusaraztea eta balioestea, arlo profesional guztietako genero-aniztasuna balioestea, eta zientzia- eta teknologia-ikasketei buruzko sentsibilizazioa eta orientazio espezifikoa eskaintzea. 

Mota honetako lehen esperientziaren arrakastak, ikasleen eta boluntarioen parte-hartze nabarmena izan duenak, programari jarraipena ematera bultzatu gaitu, bokazioa eta talentua edozein genero-aurreiritzi edo -arrakalaren gainetik ezartzen laguntzeko.