NerGroupek “Ni ere NerGroup-eko kide” hileko foroa jarri du abian, kide berriei harrera egiteko planen osagarri.
Erakunde guztiak sistema biziak dira. Ezaugarri hau oso-osorik islatzen da NerGroup osatzen duten erakundeetan pertsonak sartzeko etengabeko prozesuen dinamismoan.
Erakunde bakoitzaren harrera-planaren barruan, talentua sartzeko prozesua arina, arautua, planifikatua eta denboran iraunkorra izatea bilatzen da. Horrela, erakunde bakoitzean sartzeko prozesu horiek babestearren, NerGroupek “Ni ere NerGroup-eko kide” tailerra abiarazi berri du, pertsona horiei guztiei zuzendutako hileko topaketen bidez, erakundean zein NER Group-en sartzeko prozesua osatzearren.
Topaketa horietan, erakunde guztien ordezkariek osatutako talde mistoak daude, profil berrien integrazio-prozesua errazteko asmoz.
Tailerretan, sakon-sakon aztertuko dira jarduera dinamiko eta parte-hartzaileen bidez Harremanen Estilo Berriak edo NER estiloak batzen dituen balio partekatuak, erakundearen historia edo barne-funtzionamendua. Horrez gain, gogoetarako gune ere izango da, intereseko hainbat gairen inguruan hitz egiteko, hala nola, kultura eta balio partekatuak, lidergoa edo jasangarritasuna.
Ekimen honen bidez, azken hilabeteotan NER Group-en sartu diren pertsona guztiek proiektu partekatu bateko kide sentitzeko aukera izango dute. Efizientzia oinarri duen proiektu honek pertsonak kokatzen ditu erdigunean, ematearen eta jasotzearen arteko oreka gogobetegarria izan dadin pertsona guzti-guztientzat.
Atxikitze berriei zuzendutako topagune honez gain, datozen hilabeteotan hainbat gairi buruzko tailerrak, foroak, topaketak eta prestakuntza-saioak antolatuko dira, erakundeko kide izatearen sentimendua indartzeko asmoz.