UkraniaSOS ekimenak 400 pertsona baino gehiago bildu zituen atzo Bilboko BBK aretoan fusio euskal-ukrainarreko kultur ekitaldi batean ukrainar herriaren egoera ikusarazteko.
Ner Group-ek eta Negobidek Herrien Europa Institutu Fundazioarekin batera bultzatutako UkraniaSOS ekimenak 400 pertsona bildu zituen atzo Bilboko BBK Aretoan, Euskal Herrian errefuxiatutako ukrainarren aldeko giza-laguntza eta laguntza humanitarioaren garapena erraztu duten boluntarioen, harrera-familien, enpresen, gizarte-elkarteen eta erakundeen ahalegina aitortu eta eskertzeko.
Ekitaldian, Jabi Salcedo Ner Group-eko presidenteak beren-beregi nabarmendu zituen “inplikatutako pertsona guztiek egindako lan erraldoia” eta “erakundeen babesak gizarte bidezkoago eta jasangarriago baten eraikuntzan duen garrantzia”. Era berean, eszenatokitik, Ukrainako herriarekiko elkartasuna “eten ez dadila” eskatu zuen, “izan ere, oso negu gogorra jasan beharko du itxuraz iraunkorra izango den egungo gerraren testuinguruan”.
Bestalde, Gonzalo Collazos Trebekiko talde juridikoko kideak ere hartu zuen hitza, lehendabizi Eslovakiako mugetara eta gero Hungaria, Errumania eta Poloniara joandako lehen konboietan parte hartu zuten Ner Group-eko eta NegoBideko boluntario-taldeen lana gogoratzeko.
Aitortza eta esker oneko ekitaldia euskal bizitza sozialaren ordezkaritza zabal bati ere zuzendu zitzaion: bolunarioak eta harrera-familiak, entitate eta erakunde publikoak, erakunde pribatuak eta lurralde osoko komunikabideak, besteak beste.
Ukrainako herriarentzako babesa
UkraniaSOS elkarteak antolatutako fusio euskal-ukrainarreko kultu ekitaldiak artea, musika, interpretazioa, dantza, kantuak eta bertsoak uztartu zituen ukrainar herria pariatzen ari den egoera latza ikusarazteko.
Topaketan, Ukrainia eta Euskadiko artistek parte hartu zuten; horian artean, Maribel Salas euskal antzezlea, Kateryna Kaminska antzezle ukrainarrarekin batera bi orduko topaketan egindako jarduerak aurkezteaz arduratu zena. Denbora horretan, Veronica Pershyna (Ukraina) eta Ramón Pérez (Euskadi)-artistek Gabonetan enkantean salduko diren lanak sortu zituzten, eta horietatik lortutako diru-sarrerak Euskadin zailtasun ekonomiko gehien dituzten familia ukrainarrei laguntzera bideratuko dira. Era berean, ekitaldian, populazio zibilaren gaineko borbardaketen izugarrikeriak irudietan islatzen dituzten bi ikus-entzunezko proiektatu ziren, Mariupol UN Lost Hope eta Euskadi 1937-Ukrania 2022.
Musikari dagokionez, ekitaldia hainbat instrumenturen soinuez alaitu zuten nazioarteko artisten eskutik, hala nola, ‘Got Talent’ telebista-saioko finalistak izan ziren Irina Aleksiychuk eta Yurii Kot piano-jotzailea (Ukraina) eta Kader Adjel gitarra-jotzailea (Algeria); Yoan Darz venezuelarra biolontxelo-jotzailea eta Yulia Fedorenko kantaria (Ukraina), besteak beste.
Interpretazioaren mundutik, Hanna Maximiv antzezle ukrainarrak eta Ramón Barea euskal antzezleak haien ahotan akorde zirraragarri bihurtu ziren hitz xume bezain sakonak partekatu zituzten. Dantzekin eta bertsoekin osatu zen euskal gizartea Ukrainako herriari eskaintzen ari zaion maitasun eta babesaren esker oneko ekitaldia.