Ner Group-ek Zuhaitz Eguna antolatu du Lurgaia Fundazioarekin batera

Ner Groupek lankidetzan jardun du berriz ere Natura Kontserbatzeko Lurgaia Fundazioarekin, Urdaibain (Bizkaia) eta Altzon (Gipuzkoa) zuhaitz autoktonoak landatzeko.

Bertako zuhaitz-espezieek (haritzak, pagoak eta lizarrak kasu) berebiziko garrantzia dute dibertsitate biologikoan. Ekosistemen funtsezko oinarria dira, eta osasuna, babesa eta elikagaiak ematen dizkiete animaliei eta landareei bizirik iraun ahal dezaten. Zuhaitzek airea oxigenatzen, CO2 isurpenak arintzen, lurzoruaren emankortasuna areagotzen eta klima egonkortzen laguntzen dute, beste hainbat onuraren artean. Ondorioz, zuhaitzak landatzea funtsezkoa da planetaren osasuna bermatzeko.

Errealitate honetaz ohartuta, Ner Group-ek Zuhaitz Egunean parte hartu du aurten ere, Euskadiko hainbat eremutako basoetan espezie autoktonoen zuhaitzak landatu eta gure lurraldeko ingurumenaren etorkizuna zaintzen laguntzeko..

Espezie autoktonoen zuhaitzak Natura Kontserbatzeko Lurgaia Fundazioarekin batera landatzea da erakundearen proiektuaren ardatza. Ekintza joan den igandean gauzatu zen, azaroak 7an, bi basotan: bata Urdaibaiko erreserban (Bizkaia) eta bestea Altzon (Gipuzkoa).

Ekimen hau Ner Group-ek eta hau osatzen duten pertsona guztiek gizartearen eta ingurumenaren alde hartutako konpromisoaren barruan garatu da, izan ere, Ner Group-eko pertsonek urteko lanorduen % 2 erabil dezakete Zuhaitz Egunean eta antzeko gizarte eta ingurumen proiektuetan parte hartzeko.