Ner Groupen parte garen pertsonak eta erakundeak, eta gizartea oro har, zorionekoak gara: Talio aholkularitza empresa teknologikoak berretsiberri du Harreman Estilo Berriaarautzen duten printzipioekin duen konpromisoa, eta dagoeneko 15 enpresaren taldeko kide berria da. Honela, modu irekian egiten dugu apustu pertsonengan eta hazkun deja sangarrian ardaztutako Ner Group bezalako erakunde ereduberezi baten alde.
Bilbo negoitza duen Talio proiektua Ner Groupen sartzea ez da justizia sozialean oinarritutako ingurune bat elkarrekin sustatzen jarraitzeko beste urrats bat bakarrik; gauzak modu desberdinean, gardentasunez, etorkizuneko ikuspegiarekin eta elkartasun ezegin nahi dituzten beste erakunde batzuentzako konpromisoaren adibide bat ere bada.
Pertsonekiko konpromisua
2017an sortu zenetik, Taliok eskarmentu handia du diseinu-ingeniaritzako, kalitatezko prestakuntzako eta aholkularitza estrategikoko zerbitzu osagarriak ematen, eta bere ibilbidearen hasieratik Ner Groupen funtzionamenduaren ezaugarri diren printzipioetan oinarriturik egituratu du erakundea: pertsonak ditu ardatz, gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, eta eraginkortasunera eta bezerora bideratuta dago.
Pasioa eta balioak
Aholkularitza-enpresa teknologiko honek berrogeita hamar bat pertsonaz osatutako giza talde bat du, eta bere jarduera hierarkia-harremanik ez duten autokudeatutako taldeen egitura batean oinarritzen du; filosofia horrek Ner Groupen balioekin eta antolaketa-ereduarekin bat egiten du, eta giza integrazioa eta ahalduntze korporatiboa errazten ditu. Hori guztia gardentasun ekonomikoaren eta gizarte konpromisoaren printzipioak erabat errespetatuz.
Jabi Salcedo Ner Groupeko koordinatzaileak azaldu duenez, “Talio Ner Groupen sartzea ez da aurrera pausoa erakunde gisa dugun hazkundean, berrikuntzarekin eta hazkunde iraunkorrarekin dugun konpromisoaren berrespena baizik”. “Oso pozik gaude gure pasioa eta balioak partekatzen dituen talde bati ongi etorria emateagatik”, adierazi du.
Talioen ibilbidea
Bestalde, Talioko koordinatzaile orokorra den Ismael Medinak gogorarazi du bere proiektua Ner Groupen sartzeak “pentsatzeko eta jarduteko moduari bultzada” ematen diola Taliori, eta berretsi du “talde lanaren antolaketa-eredu baten aldeko apustua” egiten duela, “pertsonak, bai barne-mailan, bai bezeroekiko harremanetan, bai gizarte-mailan, gure negozioaren muina direnak”.
Talio sartzearekin batera, Ner Groupek 15 enpresa biltzen ditu guztira, eta horietan mila pertsona baino gehiagok egiten dute lan, 450 milioi euro inguruko baterako fakturazioa dutenak.