Irudi berri bat proiektu berritu baterako

Berritutako proiektu batek eguneratutako marka bat eta proiektu hori partekatzen duten pertsona guztiak ordezkatzen duten irudi bat behar ditu. Ner Groupen hasi dugun aro berriak 2010ean sortu zeneko ideia eta printzipio berberak ditu, baina alderdi dinamikoagoa eta modernoagoa du, zein asmo handiagoko helburuak ere. 

Espazio komun bat

Gure web gune berria ez da soilik erakundeentzako eta Harreman Estilo Berria partekatzen dugun 1.000 pertsona baino gehiagorentzako espazio komun bat; askoz gehiago da. Gure kezkak, proposamenak, ekintzak eta, jakina, gure arrakastak helarazten lagunduko duen tresna eraginkorra izatea nahi dugu. 

Irudi berri horrek Ner Group osatzen duten erakundeen funtzionamendua zuzentzen duten printzipioak erakusten laguntzea da helburua, eta gauzak modu desberdinean egin nahi dituzten beste enpresa batzuentzako erakarpen-gunegisajardutea: pertsonengan fokalizatuta, gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituta, eta eragin kortasunean eta bezeroan zentratuta. 

Printzipioen dekalogoa

Baina Ner Groupen ibilbideko urrats berri hau ez da irudi-aldaketa hutsa: gure dekalogo berriak jasotzen dituen printzipioetan oinarritutako proiektu ireki eta eguneratu bat definitzeko gure erabakiaren parte da. Printzipio horiek gure konpromiso pertsonala labur biltzen dute, gure eguneroko jarduerari zentzua ematen diote eta lanegiteko bestemodu bat partekatzen dugun pertsona guztiei harrera egiten diete: arduratsua, konprometitua, profesionala, fidagarria, etikoa, gardena, solidarioa, partekatua, askea eta etorkizunekoa. Gure web gune berriak oso bokazio argia du: Harreman Estilo Berria partekatzen dugun guztion topagune izatea, gizarte konprometituago, bidezkoago eta solidarioago baterantz aurrera egitea ahal bidetuko diguten ekimena kerak usteko.